lunes, 23 de abril de 2012

Nire ikaskuntza prozesua

ZEIN DIRA ZUEK ONDO IKASTEKO BEHAR DITUZUEN BALDINTZAK? (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)

Alde batetik, betidanik asko kostatu egin zait ikasten jartzea eta batzuetan azken egunerako utzi behar izaten dut. Oso kontzentrazio gutxi daukadanez, beti ixiltasuna bilatzen dut eta ahal eta material gutxien izatea mahai gainean sailatzen naiz, hala ere, edozein gauzarekin despistatzeko gai naiz. Gainera, klasean betidanik atentzioa jartzea oso zaila egin zait, hasten naiz aitzen baina denbora zehatz bat pasatzen denean deskonektatzen dut automatikoki, nahiz eta gaia gustokoa izan. 

Beste aldetik, behin konzentratzen naizenean gauzak oso erraz eta azkar geratzen zaizkit, beraz, kontzentrazioa bilatzen galtzen dudan denbora azkar berreskuratzen dut. Gehienetan laburpenak eta marrazkiak egiten ditut oso memoria fotografiko ona daukadalako, beste batzuetan, aldiz, erreferentziak bilatzen ditut, baina beraz, ez dut ezer berezirik egiten ikasteko, bakarrik behin eta berriz irakurri ondo ulertu arte gero azterketan nire hitzekin jartzeko.

Metodo hau beti ondo joan zait, test moduko azterketetan izan ezik. Gehienetan testeko galderak korapilatsuak dira eta azkenean ez dakit zer ikasi dudan.

NOLA IRAKATSI DIZUTE GAUR EGUN ARTE?

Nik, beraz, hiru eskoletan egon naiz ikasten. Lehenengo eskolan (Haur Hezkuntzan) bakarrik hiru haur ginen kurtsoan, eta urte bat gehiago zutenekin nahasten ziguten klase batzuetan. Eskola honetan atentzio handia jasotzen genuen irakasleengandik. Bigarren eskolan (Lehen Hezkuntza eta DBHen) lau gela ginen kurtsoko bakoitzan 20 pertsonekin,  hemen irakasleak asko kontrolatzen ziguten baina nire ustez, ez ziguten ondo irakasten. Egon nintzen azken eskolan (Batxilergoa) institutua zen, hor ez dakit zenbat gela egongo ziren baina 35 ginen gela bakoitzeko, hemen irakasleak ez ziguten ia kasurik egiten. Lehenengo biak kontzertatuak ziren eta hirugarrena publikoa, eta ez bata ez besteetan irakatsi egin didate nola ikasi. Beti esaten zidaten, noski hitz desberdinekin, bakoitzak bere metodo pertsonala aurkitu behar zuela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario