viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntzan: neutralak/objetiboak

Izan gaitezke neutralak hezkuntzan?
Nire ustez, oso zaila da neutrala izatea testuinguru guztietan. Dudarik gabe, neutralak izan beharko genukeela uste dut baina lehen esan dudan bezala, oso zaila da. Gainera badaude faktore batzuk, hots, aurreiritziak, neutralak izatea zailagoa egiten dutenak. Nire iritzia da, osotasunez neutralak ezin garela izan baina denak saiatzea daukagula. 


Zer desberdintasun dago neutrala izatetik objetiboa izatera?
Alde batetik, neutrala izateko lehenik eta behin bi jarrera edo jokamolde egon behar dira, hau izan eta gero hauen arteko erdiko puntua bilatu beharko da neutraltasun hori aurkitzeko. Aldiz, objetiboa izatea jokamoldea den bezala esatea edo ustea da, esaterako, gauzak diren bezala esatea.

Kultura, hezkuntza eta gizarteratzea

Azkenengo saioan eskatu ziguten hiru kontzeptu hauek definitzeko, beraz, hauek definituko ditut laburki:

  • Kultura: pertsona batek bizi den lekuaren ohiturak, bizimoduak... Kultura herrialdeetan finkatuta dago betidanik eta herrialde bakoitzak bere kultura dauka. 
  • Hezkuntza: bideratu, doktrinatze eta zuzenketa prozesua da. Bertan, hezkuntza formala, ez-formala edo informala izan daiteke.
  • Gizartearatzea: pertsona bateri prestatzea gizarte zehatz batean bizitzeko gai izateko. 

viernes, 3 de febrero de 2012

Hezkuntza formala edo hezkuntza ez formala?

Galdetuak izan gara ea hauetatik non gustatuko litzaigukeen lan egitea, nire erantzuna zera da:


Hezkuntza formalean lan egitea gustatuko litzaidake, hau da, eskola batean. Hala ere, denborak gaizki baldin badira ez litzaidake inportatuko hezkuntza ez formalean lan egitea, hots, akademia batean adibidez. Hezkuntza formalean ikasleak zuregatik ikasten dute zuzenki, nik irakatsitakoa ikasten dute, nik uste dudan modu egokienean, nik prestatzen ditudan ariketekin... Ez formalan, aldiz, ikasleak bakarrik joaten dira zuregana zalantzak dituztenean, eta gainera bere irakasleak irakasten duen moduan irakatsi behar zaie gauzak haiek ondo ulertzeko, antzeko ariketekin... 


Hau guztia ikusita, nire ustez askoz atseginagoa da eskola batean lan egitea, baina batek daki non bukatuko dugun lan egiten.