Gauza asko azaldu zizkiguten, esaterako, nolakoa zen haien egunerokotasuna, zein ume joaten ziren eskola horretara... Gainera, ez dira bakarrik ospitaleko eskolan egoten, haur batzuk haien etxeetan daude eta irakasle hauek haien etxeetara joaten dira ume horiei klase ematera.
Umeek bertan, etxeko lanak egiten dituzte, jolasten dute, beste umeekin erlazionatzen dira... Adin desberdineko umeak daude gela berean eta normalean talde txikiak dira. Nire ustez, oso ondo dago haur hauentzako eskola hauek existitzea, bestela aspertu egingo ziren egun guztian haien logeletan, eskolan oso atzeratuta ibiliko ziren eta nolabait errealitateari ihes egiten diote momentu batez.
Oso lan atsegina dela uste dut, nahiz eta batzuetan gogorra izan oso experientzia polita dela uste dut. Gehienetan gure bizitza ez dugu baloratzen baloratu beharko genukeen bezala, eta irakasle hauek esan zuten arabera, eskola honetan lan eginez konturatzen zara edozein momentutan joan ahal zarela eta ez duzula bizitza aprobetxatu topera.
Pertsonalki, gustatuko litzaidake hemen lan egitea edo praktikak egitea, oso lan atsegina baita.
Hemen usten dizuet ospitaleko eskolaren bloga: http://donospi.blogspot.com.es