viernes, 11 de mayo de 2012

Maiatzak hamaika


Klaseak amaitu dira, lan guztiak entregatu ditugu, azterketak hasteko dira eta udako oporrak oso gertu daude. Azken asteak oso dibertigarriak izan dira, batez ere azken hau, aste honetan gure lan modularreko kartela erakutsi dugulako.

Gure taldean, zehazki, ez dugu imaginazio asko eta ez gara oso arte-zaleak, beraz, gure kartela pixka bat simplea geratu zen besteekin konparatuz, baina nire ustez oso polita zen eta gainera, gure unitate didaktikoa ondo erreflejatzen zuen. Alde batetik, titulua "Azoka" eta slogan batzuk jarri genituen gure produktua ondo saltzeko. Zergatik hartu genuen azoka gai gisa? Guk, LHko 6. maila aukeratu genuen matematikako unitate didaktikoa egiteko, eta dakigunez, kurtso honetako ikasleak ez dira hain umeak, beraz eta gure ustez, azokaren gaia beraintzat gai interesgarri bat izan daiteke, batzuk joaten baitira erosketak egitera bakarrik, eta azken finean, helduak direnean joan beharko direlako. Beste aldetik, marrazki batzuk jarri genituen, batzuk internetetik hartuta eta beste batzuk gu marraztu genituen. Marrazki guztiak problemekin erlazio bat dute: frutak, euroen erabilera...

Azkenik, eta talde asko seguruenez ahaztu egin direla, dibertsitate kulturalaren kontua da. Ikusi ahal denez, karteleko beheko eskuineko iskinean badago marrazki bat ume batzuekin txutxeak erosten, ondo begiratzen baldin badugu ikusi ahal dugu ume guztiak ezberdinak direla, esaterako, txuriak, beltzaranak, ilegorriak... Gure lanean ere plasmatu nahi izan dugu gaur egungo arazo garrantzitsu bat gehienetan ahazten duguna. Gero eta etorkin gehiago daude eta orain arte behintzat, ez dago legerik ume hauei laguntza emateko, ume asko beraiekin sartzen dira eta gainera batzuetan tokiz kanpo ikusten dira detaile batzuen erruz, adibidez, unitate bateko marrazki guztietan ume guztiak txuriak baldin badira eta ikasle hori beltzarana baldin bada, ikasle hori arraro sentituko da. Guretzako, tontakeri bat izan ahal daiteke baina ume horientzako asko esan nahi du.

Hemen usten dizuet gure kartela eta interesgarri iruditu zaidan bideo bat.




 

jueves, 26 de abril de 2012

Ospitaleko eskola

Duela bi egun unira etorri ziren ospitaleko eskolako bi irakasle txarla bat ematera. Oso txarla interesgarria iruditu zitzaidan, beste ikuspuntu bat ireki zitzaidan ospitaleko eskolataz.

Gauza asko azaldu zizkiguten, esaterako, nolakoa zen haien egunerokotasuna, zein ume joaten ziren eskola horretara... Gainera, ez dira bakarrik ospitaleko eskolan egoten, haur batzuk haien etxeetan daude eta irakasle hauek haien etxeetara joaten dira ume horiei klase ematera.

Umeek bertan, etxeko lanak egiten dituzte, jolasten dute, beste umeekin erlazionatzen dira... Adin desberdineko umeak daude gela berean eta normalean talde txikiak dira. Nire ustez, oso ondo dago haur hauentzako eskola hauek existitzea, bestela aspertu egingo ziren egun guztian haien logeletan, eskolan oso atzeratuta ibiliko ziren eta nolabait errealitateari ihes egiten diote momentu batez.

Oso lan atsegina dela uste dut, nahiz eta batzuetan gogorra izan oso experientzia polita dela uste dut. Gehienetan gure bizitza ez dugu baloratzen baloratu beharko genukeen bezala, eta irakasle hauek esan zuten arabera, eskola honetan lan eginez konturatzen zara edozein momentutan joan ahal zarela eta ez duzula bizitza aprobetxatu topera.

Pertsonalki, gustatuko litzaidake hemen lan egitea edo praktikak egitea, oso lan atsegina baita.


Hemen usten dizuet ospitaleko eskolaren bloga: http://donospi.blogspot.com.es

lunes, 23 de abril de 2012

Nire ikaskuntza prozesua

ZEIN DIRA ZUEK ONDO IKASTEKO BEHAR DITUZUEN BALDINTZAK? (materiala, ikuspuntua, irakaslea, testuingurua, metodologia)

Alde batetik, betidanik asko kostatu egin zait ikasten jartzea eta batzuetan azken egunerako utzi behar izaten dut. Oso kontzentrazio gutxi daukadanez, beti ixiltasuna bilatzen dut eta ahal eta material gutxien izatea mahai gainean sailatzen naiz, hala ere, edozein gauzarekin despistatzeko gai naiz. Gainera, klasean betidanik atentzioa jartzea oso zaila egin zait, hasten naiz aitzen baina denbora zehatz bat pasatzen denean deskonektatzen dut automatikoki, nahiz eta gaia gustokoa izan. 

Beste aldetik, behin konzentratzen naizenean gauzak oso erraz eta azkar geratzen zaizkit, beraz, kontzentrazioa bilatzen galtzen dudan denbora azkar berreskuratzen dut. Gehienetan laburpenak eta marrazkiak egiten ditut oso memoria fotografiko ona daukadalako, beste batzuetan, aldiz, erreferentziak bilatzen ditut, baina beraz, ez dut ezer berezirik egiten ikasteko, bakarrik behin eta berriz irakurri ondo ulertu arte gero azterketan nire hitzekin jartzeko.

Metodo hau beti ondo joan zait, test moduko azterketetan izan ezik. Gehienetan testeko galderak korapilatsuak dira eta azkenean ez dakit zer ikasi dudan.

NOLA IRAKATSI DIZUTE GAUR EGUN ARTE?

Nik, beraz, hiru eskoletan egon naiz ikasten. Lehenengo eskolan (Haur Hezkuntzan) bakarrik hiru haur ginen kurtsoan, eta urte bat gehiago zutenekin nahasten ziguten klase batzuetan. Eskola honetan atentzio handia jasotzen genuen irakasleengandik. Bigarren eskolan (Lehen Hezkuntza eta DBHen) lau gela ginen kurtsoko bakoitzan 20 pertsonekin,  hemen irakasleak asko kontrolatzen ziguten baina nire ustez, ez ziguten ondo irakasten. Egon nintzen azken eskolan (Batxilergoa) institutua zen, hor ez dakit zenbat gela egongo ziren baina 35 ginen gela bakoitzeko, hemen irakasleak ez ziguten ia kasurik egiten. Lehenengo biak kontzertatuak ziren eta hirugarrena publikoa, eta ez bata ez besteetan irakatsi egin didate nola ikasi. Beti esaten zidaten, noski hitz desberdinekin, bakoitzak bere metodo pertsonala aurkitu behar zuela.

viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntzan: neutralak/objetiboak

Izan gaitezke neutralak hezkuntzan?
Nire ustez, oso zaila da neutrala izatea testuinguru guztietan. Dudarik gabe, neutralak izan beharko genukeela uste dut baina lehen esan dudan bezala, oso zaila da. Gainera badaude faktore batzuk, hots, aurreiritziak, neutralak izatea zailagoa egiten dutenak. Nire iritzia da, osotasunez neutralak ezin garela izan baina denak saiatzea daukagula. 


Zer desberdintasun dago neutrala izatetik objetiboa izatera?
Alde batetik, neutrala izateko lehenik eta behin bi jarrera edo jokamolde egon behar dira, hau izan eta gero hauen arteko erdiko puntua bilatu beharko da neutraltasun hori aurkitzeko. Aldiz, objetiboa izatea jokamoldea den bezala esatea edo ustea da, esaterako, gauzak diren bezala esatea.

Kultura, hezkuntza eta gizarteratzea

Azkenengo saioan eskatu ziguten hiru kontzeptu hauek definitzeko, beraz, hauek definituko ditut laburki:

  • Kultura: pertsona batek bizi den lekuaren ohiturak, bizimoduak... Kultura herrialdeetan finkatuta dago betidanik eta herrialde bakoitzak bere kultura dauka. 
  • Hezkuntza: bideratu, doktrinatze eta zuzenketa prozesua da. Bertan, hezkuntza formala, ez-formala edo informala izan daiteke.
  • Gizartearatzea: pertsona bateri prestatzea gizarte zehatz batean bizitzeko gai izateko. 

viernes, 3 de febrero de 2012

Hezkuntza formala edo hezkuntza ez formala?

Galdetuak izan gara ea hauetatik non gustatuko litzaigukeen lan egitea, nire erantzuna zera da:


Hezkuntza formalean lan egitea gustatuko litzaidake, hau da, eskola batean. Hala ere, denborak gaizki baldin badira ez litzaidake inportatuko hezkuntza ez formalean lan egitea, hots, akademia batean adibidez. Hezkuntza formalean ikasleak zuregatik ikasten dute zuzenki, nik irakatsitakoa ikasten dute, nik uste dudan modu egokienean, nik prestatzen ditudan ariketekin... Ez formalan, aldiz, ikasleak bakarrik joaten dira zuregana zalantzak dituztenean, eta gainera bere irakasleak irakasten duen moduan irakatsi behar zaie gauzak haiek ondo ulertzeko, antzeko ariketekin... 


Hau guztia ikusita, nire ustez askoz atseginagoa da eskola batean lan egitea, baina batek daki non bukatuko dugun lan egiten.